ADIAN Unibertsitateko Masterren Irakaskuntzan

ADIAN taldeko kideak Euskal Herriko Unibertsitateko zenbait masterren irakaskuntzako partaide dira.

Sistema Txertatuen Ingeniaritza Unibertsitate Masterra

Sistema Txertatuen Ingeniaritza Unibertsitate Masterra

Master profesional honek industrian gero eta gehiago behar diren Sistema Txertatuen Ingeniaritza arloko profesional espezializatuak sortzea du helburu: izan ere, egungo titulazio bakar batek ere ez du behar hori modu integratuan betetzen. Sistema txertatu bat (ingelesez embedded system) modulu bakar bat osatzen duten hardware eta software osagaiak erabiliz diseinatutako sistema elektronikoa da, berariazko aplikazio batean erabiltzekoa. Gaur egun arlo askotan erabiltzen dira, hala nola informazio-teknologia berrietan, komunikazio mugikorretan edo berariazko kontrol-sistemetan (etxeetan, ibilgailuetan, hegazkinetan).

Sistema Informatiko Aurreratuak Unibertsitate Masterra

Sistema Informatiko Aurreratuak Unibertsitate Masterra

Sistema Informatiko Aurreratuak izeneko Masterrak ikerketarako formazioa eskaintzen du informatikaren lau atal garrantzitsutan: Sistema Adimendunak, Interakzio Naturaleko Ereduak, Sistema Banatuak eta Web Sistemak. Hautazko irakasgaien aukera zabal (28 irakasgai) eta malgua dela eta, ikasleak bere curriculuma molda dezake bere interesen arabera eta tutore akademikoaren laguntzaz. Informatika Ingeniaritzako Doktorego Programarako sarbidea eskaintzen du (Bikaintasuneranzko Aipamena duen doktorego-programa).

Konputazio Ingeniaritza eta Sistema Adimentsuak Unibertsitate Masterra

Konputazio Ingeniaritza eta Sistema Adimentsuak Unibertsitate Masterra

Masterraren tituluak zientzia eta informazio teknologikoko zenbait ikerketa lerroetan jotzen du, gehienbat EAEko Unibertsitate eta Ikerketa sailordetzak onartzen dien bikaintasun maila duten ikerketa talde en lan lerroetan, horiek baitira masterrari eusten diotenak, batez ere. Gainera, beste zenbait erakundetako (unibertsitatekoak izan ala ez) irakaslek hartzen dute parte, eta zenbait hitzarmen eginak dauzka unibertsitatetik kanpoko erakunderekin (Tecnalia, Ikerbasque, BCAM, Vicomtech, ...).

Aipatutako espezializazioak, Europako Batzordearen European Computing Education and Training-eko informatika-sareak gomendatzen duen lanbide estandar hauei erantzuten dio gai multzo hauen arabera:

  • Informatikarako Matematika garatuak (konputazio zientifikoa, kriptografia, etc)
  • Sistema adimendunak (adimen artifiziala, data meatzaritza, 'big data', kontrol adimenduna)
  • Bistaratzea eta Multimedia sistemak (konputazio grafikoa, eredutzea, animazioa, bistaratzea, errealitate birtuala, irudien sintesia)
  • Industriarako informatika (automatika, robotika, ikusmen artifiziala, simulazioa)
  • Aplikazio eremuak (bioinformatika, informatica medikoa, finantza merkatuak, garraioa etc)