Ikerketa Lerroak

ADIAN taldearen ikerketa-lerro nagusiek metodologia eta tresna baliagarriak sortzea dute helburu, pertsonen bizi-kalitatea hobetuz hainbat arlotan. Helburu hori lortzeko, honako hau bilatzen dute:

  • informazioaren gizarterako sarbidea bermatzea,
  • pertsonek jasotzen dituzten zerbitzuen kalitatea hobetzea, ezaugarri eta muga pertsonalak eta erabiltzen dituzten gailuak (eta erabiltzen dituzten lekutik) kontuan hartu gabe,
  • pertsonen osasuna hobetzea gaixotasunen edo disfuntzioen diagnostiko goiztiarrerako sistemak garatuz, era askotako datuak (klinikoak, fisiologikoak, etab.) aztertzeko adimen artifizialaren bidez,
  • datu fisiologikoak erregistratzeko sistema ez inbaditzaileak garatzea,
  • pertsonen autonomia eta segurtasuna areagotzea espazio fisikoetan (ingurunearekiko sentikorrak diren nonahiko aplikazioen bidez, sentsorikoak, etab.),
  • ikaskuntza laguntzeko sistemak hobetzea ikaskuntza presentziala eta ez-presentziala biltzen dituzten inguru mistoetan (ikasleen eta irakasleen ikuspuntutik).

Ikerkuntza-taldeak garatu behar dituen sistema eta aplikazio informatikoen konplexutasunak jakintza arlo anitz konbinatzea eskatzen du, landu beharreko arazoei beharrezko sakontasunarekin eta zorroztasunarekin aurre egiteko.

Honako hauek dira erabilitako teknika nagusiak:

  • adimen artifiziala, datu-meatzaritza, ikaste automatikoa, etab.
  • konputazio fisiologikoa
  • gizaki-konputagailu elkarrekintza
  • ingurunearen araberako konputazio nonahikoa eta mugikorra
  • akatsen tolerantzia sistema banatuetan
  • informazio-sistemen teknologiak proba- eta ebaluazio-metodologia esperimentalekin batera

Ezagutza arloen konbinazio horri esker, aplikazio eta egoera konplexuei aurre egin dakieke, hala nola:

  • erabiltzaileen modelizazioa, erabiltzaileei egokitutako elkarrekintza-sistemen diseinua kontuan hartuko duena,
  • adimen artifizialaren aplikazioa pertsonen osasunean eta bizi-kalitatean,
  • nabigazio- eta erabilera-ereduak lortzea, erabiltzaileak ezaugarritzeko eta ereduak sortzeko, eta gailu mugikorretako ingurune-sentsoreen bidez lortutako datuak tratatzeko,
  • ingurunearen eta erabiltzaileen sentsorizazioa datuak lortzeko, besteak beste, populazio mugikorren monitorizaziotik, nonahiko zerbitzuen horniduratik eta erabiltzaile-interfazeen sorreratik,
  • zerbitzu fidagarriak oso erabilgarriak eta/edo kritikoak diren aplikazioetarako (adibidez, gaixoen urruneko monitorizazioa),
  • erabiltzaileari modu dinamikoan egokitutako portaera duten ikasteko tresnak eta sistemak.

Taldeak garatutako ikerketak osagai teorikoak ditu, garapen praktikoa eta egiaztatzea, non benetako erabiltzaileek ingurune errealetan parte hartuko baitute.

ADIAN word cloud

ADIAN osatzen duen ikerketa-unitatetako ikerketa-lerroak::