ADIAN taldea ikerketa unitate hauek osatzen dute: ALDAPA, EGOKITUZ, DSG eta GALAN.

ADIAN diziplina arteko ikerketa-taldea da eta pertsonen bizi-kalitatea hainbat arlotan hobetzeko metodologia eta tresna baliagarriak sortzea du helburu nagusi. Horretarako, adimen artifizialaren, pertsonen eta konputagailuenarteko elkarrekintzaren, sistema banatuen eta informazio-sistemen munduko teknikak erabiltzen ditu.

Teknika horiei esker, irtenbideak eta soluzioak lor daitezke, besteak beste, gaixotasunen diagnostikoan eta prebentzioan, pertsonak mundu digitalera iristea ahalbidetzen duten tresnen sorkuntzan, espazio fisikoetan pertsonen autonomia eta segurtasuna areagotzean edo ikaskuntzari laguntzeko sistemetan. Kasu guztietan, izaera anitzeko informazioa biltzeko fase bat dago (seinale fisiologikoak, pertsonen portaera edo/eta elkarrekintzarekin lotutako datuak, sentsoreak, etab.) adimen artifizialeko teknikak aplikatzea ahalbidetzen dutenak, arazoa modelatu eta hari irtenbideak aurkitzen laguntzeko.

Taldeak garatutako ikerketak osagai teorikoak ditu, garapen praktikoa eta egiaztatzea, non benetako erabiltzaileek ingurune errealetan parte hartuko baitute.